miércoles, 4 de julio de 2012

Gertuko istorioak


Gogotsu idazten diren gidoiak, pozez filmatzen diren bideoak, opariak, zuretzat, niretzat, guretzat.

Kontaidazu...Ama


A.Irazusta

Hainbat borroka, zenbat katamalo.


Egiaren urtea, biluzturiko hilabeteak, koloreen asteak. Egunerokoan ordea, teoria eta praktikaren bataila.  Ring-era igo ziren biak. Publikoak argi zituen bere apustuak: egunerokoak praktikaren alde egiten zuen, hezkuntzak aldiz, teoriaren alde. Eguneroko hezkuntzak, ez zekien zer egin.

Ring hartan, hasierako irribarreak, begiradak… Kolpe eta odolean bihurtu ziren. Odola ikusi ahala, hezkuntzak eta egunerokoak alde egin zuten. Eguneroko hezkuntzak, atzetik jarraitu zien. Ring-ean biok bakarrik.
Teoriak, praktikari begiratu zion “nola egin duzu hori?”, “ez al zara zu izan?” galdetu zion praktikak. Emandako kolpeak, eginiko zauriak, nork egin zituen? Irribarre hura, begiradak, nork transformatu zituen?

Istorio guztietan beltzezko pertsonai bat dago. Erdian dagoena. Epailea. Apaiza. Baina badira ere, beltza mozorrotu duten haiek. Medikua. Itzultzailea. Postaria. Aurkitu edozein bizipenatan katamalo hura. Biluztu edozein momentutan, pertsonai hura. Margotu edozein koloretan, beltz hura. 




A.Irazusta